Respuesta a: Foro 1

#1064
EDURNE
Participante
Dirua, gaur egun bizi garen gizartean, ezinbestekotzat jotzen duguna da, lana diru truke egiten degu,eta gure kontsumo hoituren ardatz da. Nik beste sistema batean sinisten det, trukea, posible denean, eta bestalde Ekhilur-eko kideak esaten zuen bezela, herrian eta herriarentzat sortzen den trukerako ¨dirua¨, denon bizitzak ¨aberastuko¨dituena, etengabe mugimenduan egongo delako. Niretzako aberastasuna ez da diruaren edo objetu materialak izatearen bitartez neurtzen, niretzat aberatsa ez da diru asko duena edo gauza material asko dituena. Aberatsa da bere egunerokotasunean daukanarekin bizitzataz disfrutatzen dakiena, politika sozialen bitartez bere ongizateaz batera ingurukoena bilatzen duena. Aberatsa da gizakien berdintasuna bilatzen duena, arraza, klase sozial zein generoa alde batera utzita. Bere inguru naturala zaintzen duena, jakinik ama lurra dela bizi-irauteko baliabideak emango dizkiguna. #1064